EBI Ikastetxeetan, ikaskuntza haratago doa ahozko azalpenakaz. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza bezalako metodologia barritzaileei esker, ikasleek hiruhilabetean ikasitakoa erakusten eta azaltzen dabe. Eta familien aurrean egiten dabe, esaterako.





Hala, ikasitakoa ikaskideen aurrean azaltzea, alde batetik, eta familien aurrean, bestetik, ikaskuntza prozesuaren funtsezko ardatz bihurtzen da. Proiektuak, hasteko, gai desberdinak galdetzera eta ulertzera eramaten ditu. Eta azken azalpenak ideiak edota zalantzak argitu, sailkatu eta azaltzea ahalbidetu deutse. Baita beldurra galdu eta ahozko adierazpena hobetzea ere. Etorkizunerako funtsezko balioak:

Hori guztia EBI sareko ikastetxeen hezkuntza-metodologien parte da, eta ikasgaiak proiektuen bidez ikasleek modu praktikoan eta erakargarrian ulertzen dituzte. Prozesu osoan zehar ikasleak protagonista bihurtzen dira, eta, amaieran, ikasitakoa ahoz azaltzen dute.






Horregaitik guztiagaitik, EBI ikastegiak familiekaz gardenak dira. Gurasoak hainbat jardunaldietan ikastoletara joaten dira, beren seme-alabek zelan lan egiten daben, proiektuak nola azaltzen daben, hezkuntzaren emaitzak… ikustera.