Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza EBI sareko ikastetxeen hezkuntza-metodologien parte da. Metodologia horien bidez, ikasleek ikasgaiak modu praktiko eta erakargarrian ikasi eta ulertzen dabez. Prozesu osoan zehar ikasleak protagonista bihurtzen dira. Galdera, arazo edo erronka bati erantzuteko ikertzen dabe, eta, holan, azken lanean gauzatuko diran ezagutza eta trebetasun barriak eskuratzen dabez.
Proiektua burutzeko, erronka gehigarri bati egin beharko deutse aurre: ideiak argitu, antolatu eta azaldu. Hala, jendaurrean hitz egiteko beldurra galduko dabe eta ahozko adierazpena hobetuko dabe. Etorkizunerako funtsezko balioak. Avellaneda Ikastetxeak, esaterako, ateak irekitzen dauz, familiak, gainerako ikaskideez gain, ikasturtean ikasitakoaren lekuko izan daitezan.
Horregaitik guztiagaitik, EBI ikastegiak familiekaz gardenak dira. Gurasoak hainbat jardunaldietan ikastoletara joaten dira, beren seme-alabek zelan lan egiten daben, proiektuak nola azaltzen daben, hezkuntzaren emaitzak… ikustera.