«Penfriend» nazioarteko proiektuak ingelesaren ikaskuntza hobetzen dau Santurtziko Patronato Santa Eulalia ikastetxean. Ikasleak gutun, mezu elektroniko edo bideoen bidez komunikatzen dira Hanburgoko (Alemania) edo Reunion Uharteko (Frantzia) ikasleekaz. eTwinning-ek, Europako ikastetxeen komunitateak, bermatutako proiektua da.
Aukera ona da, euren hizkuntza gaitasunez gain, irakurketa-idazketa edo beste errealitate eta kultura batzuen ezagutza bezalako trebetasunak garatzeko. Holan, euren jakin-mina eta mundua ezagutzeko gogoa pizten dabe, eta beste hizkuntza batzuk jakitearen erabilgarritasuna ikusten hasten dira.
Santurtziko ikastetxeak berretsi egin dau ikasleen ikaskuntza hobetzeko metodo barritzaileenen aldeko apustua. “Penfriend” etengabe aurrera doan proiektu baten azken mugarria da.