EBI Elizbarrutiko Ikastetxeei zuzendutako Jazotakoa Jaso V. bideoklip lehiaketako irabazleak doguz jada. Eguazten honetan banatu dira Somorrostro Prestakuntza Ikastegian egindako ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainaren parte hartzeagaz.
Saria aurkeztutako bideo guztien arteko onenari San Felix Ikastolarentzat izan da ‘Etorkizuna naiz’ bideogaitik. Saria euskararen erabilera onenari San Fidel Ikastolarentzat izan da, eta saria jakintza-alorrarteko onenari, Artxadape Ikastolarentzat.
Gainera, etapa bakoitzean bideo onenaren saria eman da. Aurton, sarietako bat, izan be, Otxarkoagako Ikastegiaren SAT (Sección de Aprendizaje de Tareas) atalarentzat izan da.
Aurtongo gaia ‘Osoko ekologia eta danon dan etxearen zaintza’ izan da. EBI sareko ikastetxeetako ikasleek lan handia egin dabe euren ikaskuntza eta baloreak bideoan islatzeko. “Gure karbono-aztarna murrizten saiatzeko konpromisoa hartu eta ohiturak aldatu behar doguz”, esan deutse gotzainak, Joseba Segurak, ikasleei.
Hau da sarien akta:
“Jazotakoa jaso Bideoklipen V. Lehiaketan” parte hartu daben lanak aztertzeko epaimahaia osatu dogu Galo Bilbaok, Igone Etxebarriak eta Santi Larrañagak. Hiruron artean lanak aztertu eta eretxiak eztabaidatuta, sariak hurrengo bideoei emotea erabagi dogu.
SARIA MAILA BAKOTXEKO ONENARI
HH: Zaindu dezagun gure habia. Maria Bitarteko ikastetxea
Lan dinamikoa, gaiagaz lotutako egoera asko erakusten dabez. Produzino aldetik landua da, mutua izan arren musikeak erritmoa emoten deutso. Eta umeen parte hartzea oso bizia.
LH: Begiratuz maitatu, maitatuz zaindu. Artxandape ikastola
Antzezpena landu dabe, eta hainbat ikaslek parte hartzen dabe. Kontrako jarrerak oso ondo adierazita dagoz. Ekipoen jantziak adierazgarriak dira. Orokorrean landua da.
DBH: Gure etxe zauritua, gure ardurea. BeraKruz ikastola
Gaiaren garapen osoa egin dabe, arazoa non dagoan ikusi eta konponbideraino. Talde handiak parte hartu dau eta baliabide mota asko tartekatu dabez, azkeneko ondoriora heltzeko.
Batxillerra: Kaleak ez zikindu, planeta zaindu. Somorrostroko irakasgunea
Kale bakar baten erakusten da dana, esatariak azalduta. Bideoan argi geratzen da kalearen metafora planeta osoaren adierazgarri.
GE/CD: 9 keinu mundua zaintzeko. Centro Formativo Otxarkoaga
Ondo landutako lana, ikasleen inplikazinoagaz. Kapituluka moduan antolatuta, bederatzi aholku positibo emoten dabez, amaieran beti atzamarragaz keinua eginaz, atal guztien arteko bateratasun modura.
SARIA AURKEZTUTAKO BIDEO GUZTIEN ARTEKO ONENARI
Etorkizuna naiz. San Felix Ikastola
Oso lan konpletoa da: gaiari ondo oratu deutsie; testua landua da, informazinoa batzeko ahalegina egin dabe; produzino aldetik oso dinamikoa, irudi asko ditu eta testuagaz lotuta; esataria ona da; eta euskeraren aldetik be oso ondo dago.
SARIA EUSKERAREN ERABILERA ONENARI
Gomendioak. San Fidel ikastola
Euskera polito eta nahiko natural darabile. Ganera nahiko testu dago.
SARIA JAKINTZA-ALORRARTEKO ONENARI
Tximinoaren istorioa. Artxandape ikastola
Oso originala, baliabide asko erabilita egindakoa: marrazkiak, rap musika, istorioa, natura eta historia lotu… Osagai asko be asko ditu, eta bere laburrean mezua argi emonda dago.