Patronato Ikastetxearen inaugurazioa, Santurtziko hezkuntza proiektu indartsuenetako bat

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Karmele Tubilla Santurtziko alkatea izan dira ikastetxearen irekiera ekitaldian, bertan, familiek, ikasleek eta irakasleek parte hartu dabe.

Ehun urte beteak dauazan Santurtziko Santa Eulalia Ikastetxeak herriko hezkuntza proiektu indartsuenetako bat da 2023-2024 ikasturte honetatik. Ikastetxeak desagertutako Hijas de la Cruz integratu dau, eta, beraz, instalazioak handitu dauz Bigarren Hezkuntzako etapa barne hartzeko, Haur Hezkuntzaz eta Lehen Hezkuntaz gain. Holan, 500 neska-mutil baino gehiago egongo dira.

Urtarrillaren 24an, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Karmele Tubilla Santurtziko alkatea izan dira ikastetxearen irekiera ekitaldian, bertan, familiek, ikasleek eta irakasleek parte hartu dabe. Inaugurazio ekitaldiaren ostean, instalazioak bisitatzeko aukera izan dabe.

Azken hilabeteotan, Patronato Santa Eulalia Ikastetxeak bere instalazioak erabat birmoldatu dauz bere hezkuntza-eredua zabaltzeko, ikasleak heziketaren erdigunean jartzen dabezan metodologia aurreratuetan oinarrituta. Hala, ikastetxearen ardatz pedagogikoetako batzuk dira norberaren proiektuen bidezko ikaskuntza, murgilketa eta hizkuntza komunikazioa adin goiztiarretik, psikomotrizitatea, STEAM metodologia edo ikaskuntza kooperatiboa.

Orain, DBHra hedatzen dau ikaskuntza-eredu aurreratu hori, eta, gainera, ikasle bakoitzaren arreta zaindua eta pertsonalizatua integratzen dau. Aniztasunaren arreta, Curriculum Aniztasuneko gela edo ikasgela egonkorra dira horren adibide.

Ikastetxeak beste hezkuntza-programa batzuk be jarri dauz abian, ikasleek nazioarteko heziketan sakontzeko aukera izan daien. Erasmus + bezalako proiektu europarrak, esaterako, ikastetxeko neska-mutilek ezagutzak, kultura eta hizkuntzak trukatuko dabez Europako beste herrialde batzuetako ikaskidekaz.

Teknologia diziplinek eta digitalizazioak be protagonismo berezia izango dabe etapa barri honetan. Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria izango dau, irakasleek prestatutako edukiak landu ahal izateko eta, holan, ikaskuntza-ingurune birtualetan aurrera egiteko.

Comparte