Patronato Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko 3. kurtsoan dabilzan neska-mutikoek egiteko bera garatzen dihardue Bilboko errefuxiatuen alde. Jenteak emondako mantak batzen dihardue, kale gorrian lo egiten daben pertsonen artean banatzeko..
Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutikoek egiteko garrantzitsua garatzen dihardue aste honeetan. Orain dala egun batzuk Aita Mari salbamendu humanitariorako itsasontziko Iñigo eta Amaiaren bisita jaso eben. Itsasontzian zer egiten daben kontatzeaz gainera, dalako egun batean erreskatatu ebezan eta hilabete edo urteen buruan barriro aurkitu dabezan pertsonen barri be emon eutsien.
Batez be, ALKARTASUNAZ, abegiaz, alkartzeaz eta eskuzabaltasunaz jardun eben, hau da, danona dan etxe honetan pertsona guztien duintasuna eta eskubideak bermatzeko ezinbesteko diran kontuez.
Erreskatatzen dabezan pertsonek euren herrialdeetatik urteteko izaten dabezan arrazoi triste, gogor eta gatxen (terra, gosea, indarkeria, bazterketa…) inguruan be hitz egin eben. Bizimodu hobea izateko itxaropenaz heltzen dira Europara eta, sarritan, ez dabe inongo erraztasunik aurkitzen.
Pertsona horreek bizi daben egoera latzak erasanda, neska-mutikoek mantak batzeari ekin eutsen, egoera hori apur bat arindu ahal izateko.
Era berean, Ortuellako San Felix Ikastolak tapoiak biltzen laguntzen dau, garun-paralisia duen neskato bati, Araitz Murillori, laguntzeko. Izan be, ikasturte honetan, Ortuellako ikastolako ikasleek hiru aldiz bete dabe gordetzen dirann bihotz erraldoia.
EBI Elizbarrutiko Ikastetxeek urte asko daramatzate lanean era guztietako proiektuetan, balioen ikaskuntza ikasgelan integratzeko..