Otxarkoagako ikasleek Aita Santuarentzat egin daben opari berezia

Vatikanora Bizkaiko Eleizak egin dauan ‘Ad Limina Apostolorum’ bisitaren barruan, Bilboko gotzainak Bizkaiko irudiak jasoten dituan egurrezko poliedroa eroan dau, desgaitasun intelektuala daben Otxarkoaga ikastegiko ikasleek eta Otxarki fundazinoak eginda, eta Gernikako arbolaren hosto bat, arbolaren kimu bat Vatikanoko lorategietan landatzeko eskariagaz batera.

Irudi geometrikoaren kanpoko alboetan, ‘Sinodoa 2021-2023’ jardueraren hiru hitz nagusiak agertzen dira: Misión, comunión eta partaidetza. Hainbat irudi be agertzen dau: Begoñako Amatxu, Santiago katedrala, Urkiolako parke naturala edo lurraldeko alkarte katolikoko kideak hainbat pastoral jardueratan parte hartzen.

Poliedroak sorpresa bat be gordeten dau. Estalkian, kurtsoko goiburua dago inprimatuta: ‘Bat gara – Creamos comunidad acogedora’, web orrialdera daroan QR bategaz. Web orrialde horretan, hainbat elementu multimedia aurkezten da: poliedroaren senaren azalpena eta honen sorrera; komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak Eleizbarrutiaren 70. Urteurrenerako prestatutako bideoak eta Urkiolako santutegiaren historia. Era berean, barrualdean, Pablo Sanaguano ekuadortar artistak egin eban eta Eleizbarrutian kurtso hasierarako prestatutako kartelean erabili zan marrazkia agertzen da.

Comparte