Otxarkoagako ikasle bat nabarmendu da Talgo Fundazioaren soldadura lehiaketaren IX. edizioan

Otxarkoaga Ikastetxeak Talgo Fundazioak antolatutako soldadura lehiaketaren IX. edizioan parte hartu dau aurten be. Lehiaketa horretan, hainbat autonomia erkidegotako talentu gazteak biltzen dira, soldadura eta galdaragintzan dabezan trebetasunak frogatzeko.

Edizio honetan, Euskadi, Madril, Asturias eta Kantabriako LHko 18 ikastetxek beren proiektuak aurkeztu dabez. Horien artean, Soldadura eta Galdaragintzako Erdi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailako ikasleak, Hssain Ouzaddoux-ek, proba nabarmen bat egin dau, bere ahalegina, inplikazioa eta maila tekniko altua islatzen dauazana.

Emaitzak apirilan iragarriko dira, eta bost sariek Ribabellosako (Araba) Talgo Fundazioaren Prestakuntza Eskolan gitxienez hiru hilebeteko kontratazio ordaindua barne hartzen dabe.

Zorionak Hssain eta zorte on!