Otxarkoagak soldadura eta galdaragintza hurbildu deutse neska eta emakume taldeei

Neska gazteei eta adineko emakumeei soldadura eta galdaragintza bezalako lanbide hain maskulinizatuak hurbiltzea. Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiko irakasleek azken asteotan garatu daben ekimena da. Emakume taldeentzako bisita gidatuak eta praktikak antolatu dauz euskal enpresan asko eskatzen dan gradua ematen daben tailerretan.


Azken urteotan, soldaduraren eta galdaragintzaren ikaskuntzak emakumezko ikasleen kopurua handitu dau, baina oraindik oso gutxi dira gizonezkoekaz alderatuta. Hori dala eta, neska eta emakume asko elektrodoaren aurrean jarri dira Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiko tailer eta geletan.


Fernando Herranz graduko irakasleak azaldu dauanez, “lanbide honi beldurra galtzea nahi dogu, gizonek eta emakumeek bardin egiten baitabe. Gainera, adineko emakume askok ikusi dabe soldaduran eta galdaragintzan aukera bat euren alabentzat edo, are gehiago, bilobentzat. «Sektore hau gizonekaz lotu izan da tradizioz, baina frogatu dogu ez dauala zertan horrela izan», adierazi dau.

Comparte