Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak 3D inprimaketa osasun-langileen zerbitzura jarri du

3D inprimagailuen diseinua eta fabrikazioa edo, teknikoki esanda, fabrikazio gehigarria, hezkuntza-formakuntrzaren protagonista bilakatu da, izan ere, maskaretatik eratorritako arazo batzuen konponbidea izan da isolamendu garaian.

Otxarkoaga Heziketa Zentroko irakasleek plastikozko gailu txiki batzuk prestatu dituzte maskarak eusteko, gomek sortu ahal dituzten eragozpenak oztopatuz. Horietako plastikozko 2.000  mekanismo txiki baino gehiago doan banatu dira osasun-langileen eta adinekoen egoitzetako langileen artean.

Behin plastikozko pieza txikiak diseinatuta, minutu gutxi batzuetan 3D inprimagailuetan inprimatzen dira. Hala, Otxarkoaga Heziketa Zentroak bere hondar aletxoa jarri du pandemia honetan osasun-langileei laguntzeko.

Fabrikazio gehigarria hezkuntzan integratzen hasia da. Adituen arabera, 3D inprimagailuak ezinbestekoak dira ekoizpen-postu askotan fabrikazioa garatu ahal izateko. Horregatik, ikasleak fabrikazio gehigarrirako materialak diseinatzen eta ekoizten ikasi behar dira.

Comparte