Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiaren proiektu bat, Estatuko proiektu barritzaileenen artean

Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiak zuzendutako “Eginez ikasi” CFO Dual proiektua hautatua izan da Estatuko LHko 30 proiektu barritzaileenen artean.

Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiak aurkeztutako proiektua Lanbide Heziketako Ikastegien Elkartearen eta CaixaBank Dualizaren deialdiaren 5. ediziorako Ikastegi-Enpresa prestakuntzaren fusioan datza, enpresen beharren arabera, kasu honetan soldadurako eta arotzeriako familia profesionalen espezializazioa diseinuan.

Proiektu honi esker, Arotzeria eta Altzaria eta Soldadura eta Galdaragintza erdi mailako zikloko espezialitateko 1. mailako ikasleek prestakuntza jasoko dabe EskuzEsku enpresa laguntzailearen eskutik, diseinuko, fabrikazio gehigarriko eta industria 5.0ko konpetentzietan. Honek ingurunean inpaktu txikiagoa izaten lagunduko deutsie, lehengaien kudeaketa eraginkorrari esker, diseinu tresna digitalen bitartez.

Comparte