Otxarkoaga Lanbide Ikastegia Unescoren kultur ondare inmaterialari buruzko proiektu baterako aukeratu dabe

Ikasturte honetan Otxarkoaga Lanbide Ikastegia Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondare Immaterialeko eta Garapen Iraunkorreko proiektuan parte hartzeko ikastegi gonbidatua da. Proiektua Unesco Etxeak jarri dau abian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzagaz, eta Otxarkoaga Lanbide Ikastegikaren hezkuntza lana aintzatesten dau. Gainera, ikasteko aukera bikaina be bada.

Holan, Otxarkoagako ikasleek eta hezkuntza-komunitate osoak ondare bizian, kultura-aniztasunean eta gizarte-dimentsioan sakondu ahal izango dabe.

Kultura-ondare immaterialaren garrantziaz ikus-entzunezko materialen bidez kontzientziatuko dabe, horrek 2030 Agendari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei egindako ekarpenari buruzko argitalpenez gain. Komunitate, kolektibo eta adituekin be  topaketak izango dabez.

Hona hemen ikasleen lanaren adibide bat:

https://www.ondareup.org/post/lo-que-fue-lo-que-es-y-lo-que-ser%C3%A1-otxarkoaga

Comparte