Otxarkoagako Eskola Profesionalaren Modern Art Festival proiektuak ikastetxeen saria irabazi dau, gazteen gaineko estereotipoak hausten laguntzeagatik, zehazki, Otxarkoagako gazteen gainekoak.
Hasiera batean, ikastetxeko gazteek gogokoen ebezan arte-modalitateak landu ebezan, eta, ondoren, bideo bat grabatu eben. Lehen fase horretan, ehunka ikaslek parte hartu eben, eta hip hop, rap, dantza, kirola, komikiak eta abar landu ebezan.
Parte hartzaileen artetik, 10 talde hautatu ziran, eta ikastetxeko ingurumen-ikasgelan egindako jaialdi batean eman eben ikuskizun bat. Ikuskizun hori online be eman eben, eta jendetza bildu eban, are inguruko beste ikastetxe batzuetatik etorritako ikasleak be.
Proiektua hainbat arlotakoa eta hainbat kultura biltzen ebazana zan, eta lagundu egin eban Otxarkoagan bizi diran gazteen gaineko estereotipoak hausten, haiek gazte prestatu, elkartasunaren zale eta balioekin eta elkarbizitzarekin engaiatu moduan erakutsiz. Gainera, jaialdiaren bidez, gazteen era bateko eta besteko gaitasunak indartu ziran.