Otxarkoaga Ikastetxeak soldaduraren sektorean emakumeen presentzia sustatzen dau

EBI sareko Otxarkoaga Ikastetxeak, jardunaldi bat antolatu dau emakumeak soldaduraren esparrura hurbiltzeko eta industria sektore horrek eskaintzen dauazan aukera profesionalak ezagutarazteko.

Ekimena EBIk Lanbide Heziketa inklusiboa sustatzeko dauan konpromisoaren parte da, eta, holan, emakume gehiagok tradizionalki maskulinizatutako lanbideak deskubritu daiezan eta beren talentua baldintza bardinetan garatu ahal izan daien bultzatzen dau.

Jardunaldian, parte-hartzaileek aukera izan eben soldaduraren arloan egiten dan lana gertutik ezagutzeko, lanbide horrek eskaintzen dauazan lan-irteerak ezagutzeko eta emakumeak industrian dauen paperari buruzko estereotipoak hausteko.