Otxarkoaga Ikastetxeak Eskola Urdina ziurtagiria lortu dau itsasoarekiko eta gure kostaldearekiko dauan kontzientziagaitik

Otsailaren 4an, Otxarkoaga Ikastetxeak Eskola Urdina ziurtagiria lortu dau, “Gure kostaldea esploratzen” proiektuari esker. Ikastetxeak, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, itsasoagaz zerikusia daben gaiekaz inplikatzen dauz ikasleak eta irakasleak, gure ozeanoarekiko kontzientzia eta erantzukizun-sentimendua sortzeko. Eskola Urdinen sarean dagozanez, ikastetxeek baliabideak, jarduerak eta garapen-aukerak dabez eskura.

Proiektua Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsaletik (DUA) sortutako zazpi ikaskuntza-egoeratan oinarritzen da. Bertan, ikasleak dira une oro protagonistak, gure kostaldearen bilakaera interpretazten daben historialariak izatetik, uraren kalitate-probak egiten dabezan zientzialariak izatera igaroz.

Proiektu honen emaitzak Santurtziko Udalean aurkeztuko dira (proiektua garatzen laguntzen dauan bazkidea), eta EBI Sareko beste eskola batzuekaz eta erakundeekaz partekatuko dira, ozeanoaren alfabetizazioan aurrera egiten jarraitzeko motibatzeko.