Otxarkoaga Ikastetxea Marokora itzuliko da UniRaid 2025 rally solidarioan parte hartzeko

Bi ikaslek eta bi irakaslek osatutako talde bategaz joango da

Otxarkoaga Ikastexea Marokora joango da barriro 2025eko UniRaid rallyan parte hartzeko. Rally solidarioa Tangerretik abiatuko da otsailaren 8an, eta bere helburua da Afrikako iparraldeko eremu bakartu eta basamortuetan dagozan komunitate, ospitale edo eskoletara hainbat material helaraztea. Bere ikasleetako lau kidek – Erizaintzako erdi mailako bi ikasle eta Karrozeriako beste bi – eta Otxar Raiderseko bi irakaslek osatutako talde bategaz joango da. Hau izango da euskal ordezkaritza bakarra rallyan.

Ikasleek osasun-materiala prestatzen eta zeharbideko sei etapak beteko dabezan ibilgailuak prestatzen parte hartuko dabe.
Ekipoa geolokalizatuta egongo da etengabe, eta asistentzia mekanikoa bermatuta izango dau. Bi auto klasikotan, iparrorratz baten eta nabigazio-mapa baten laguntzaz, 2.400 kilometro egingo dabez joateko eta beste horrenbeste itzultzeko, eta “mota guztietako oztopo naturalak” gainditu beharko dabez. Guztira, 40 kilo alkartasun-material eramango dabez ibilgailu bakoitzean, Berrizko Mercedariasek eta La Inmaculada Ikastetxeak emanda.

Edizio honetan, barrikuntza gisa, euskal espedizioak Zurekin enpresak jarri dauan furgoneta bat izango du, eta bertan Sergio Bravo eta Egoitz Lopez irakasleak joango dira. Biek beteko dituzte ikasleak ez diren beste etapa batzuk, eta adierazi dute garrantzitsua dela autoak doitzea, antolaketaren protokoloak betez.

Comparte