Herri ijitoaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da gaur eta Juanan Arrieta Otxarkoaga ikastegiko zuzendariak adierazo dauanez, ikasleen ehuneko jakin bat etnia batekoa ala bestekoa izatea baino garrantzitsuagoa “pertsona horreek harrera sentitzea eta eskatzen dabezan heziketa-ibilbideetan txertatuta egota da”. Ijito diran ikasleen kasuan, batzuk mekanikan dagoz, beste batzuk elektrizitatean, soldaduran edo pelukerian, danak be euren gaitasunak garatzen eta “beste ikasle batzukaz batera heziketa jasoten”.
Ikastegian hedatuta dago Diego Berguices abade sortzailearen sena eta ondo gogoratzen dabe honek esaten ebana: “berna bakotxari bere praka”, lagun bakotxari, bere ahalmenen arabera, ezinbesteko heziketa eskaini behar jakola nabarmenduz.
Estereotipoak apurtuz
Ikastegiko ikasleen %40a etorkinak dira eta, horren eraginez, jakintza-alor anitzeko eta kulturarteko nortasuna dau eta aniztasun hori “aberastasun lez bizi da”. Bakarrik iristen diran adin txikikoei lehenengo harrera hezitzailea eskaintzen deutsen Euskadiko ikastegi bakarra da. Bertan, gaur eskola-eguna ez danez, ikasleek ez dabe egun hau ospatuko baina Otxarkoagako beharginek ekin eta ekin dihardue inklusibitatea aldarrikatzen.