EBI sarekoa dan Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak irabazi asmorik gabeko erakundeen kategorian Arizmendiarrieta Sariak 2026 jaso dau.
Aitorpen horrek balioa emoten deutso ikastetxeari Otxarkoaga auzoan egindako 60 urtetik gorako ibilbide hezitzaileari, sozialari eta inklusiboari, bai eta ikasleei laguntzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko benetako aukerak sortzeko konpromisoari be.
Ikastetxeak hezkuntza, partaidetza eta inklusioa bezalako arloetan egiten dauan lana nabarmentzen dau sariak, beti be personak bere hezkuntza eta gizarte proiektuaren erdigunean mantenduz. Bere ibilbidean zehar, Otxarkoaga Heziketa Zentroa erreferente gisa finkatu da lan komunitarioan eta inguruko beharretatik hurbil dagoan arretan.
Sari honegaz, ikastetxeak lankidetzan, parte-hartzean eta komunitatearekiko konpromisoan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua berresten dau, eta balio horreek EBI sare osoagaz partekatzen dauz.



