Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbo izan dira aurten eleizbarrutian ospatu diran Gazteen Pazkoen eszenatokiak, eta 200 gazte baino gehiago batu dauz esperientziak, topaketaz, gogoetaz eta alkarbizitzaz betetako bost egunetan.
Egun hauetan zehar, parte hartzaileek beren adinera egokitutako hainbat jardueratan parte hartu dabe, otoitz uneak, talde-lana eta dinamika komunitarioak batuz, eta giro hurbilean, hazkunde pertsonala eta gazteen arteko loturak sendotzea ahalbidetu dauan giro batean.
EBI sareko ikastetxe eta ikastola batzuek jardunaldi horietako batzuk hartu dabez, eta lurraldeko hainbat tokitako gazteentzako topagune hau ahalbidetzen lagundu dabe.





