Ondarroako Urpekari Eskolak oihartzun handia izan dau prentsan

Antiguako Ama Ondarroako Arrantza Eskolako urpekari profesinonalen eskola barriak, EBI sareko eskolak, oihartzun bikaina izan dau komunikabideetan, bai prentsa orokorrean, bai komunikabide espezializatuetan.

Portuan bertan kokatuta, Urpekari Profesionalen Eskolak asko eskatzen diran titulazio ofizialak eta goi-mailako prestakuntza praktikoa eskaintzen dauz. Estatu mailan punta-puntako proiektua da, bere instalazioengaitik eta prestakuntza-eskaintzagaitik, eta, aldi berean, kalitatezko Lanbide Heziketaren, enpleguaren eta lurraldearen garapenaren aldeko apustua da.