Ondarroako Arrantza Eskolak Erdi-Mailako zikloa eta webgunea estreinatu dau

Antiguako Ama Ondarroako Arrantza Eskola eraberritu da. Arrantza eta nabigazioaren sektoreak laneratze tasa altuak dauz eta eskolak Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako Erdi Mailako ziklo barri baten aldeko apustua egin dau, gainerako hezkuntza eskaintzagaz bat egingo dauana: Ontzigintzako Mekanikako Erdi Mailako zikloa, Alturako Patroiaren Goi Mailako Gradua, Makinen Goi Mailako Gradua eta hainbat ziurtagiri profesional gehiago.

Gainera, eskolak webgune barri bat ireki dau (https://arrantzaeskolaondarroa.org/ ). Bertan, urtero 300 ikasle inguruk eskatzen daben hezkuntza eskaintzari buruzko informazio guztia zehazten da. Gainera, arrantzaren eta nabigazioaren sektoreko hezkuntza hobetzeko, eskolak instalazioak osorik barrituko dauz eta bere ikasleak Kamiñazpiko Txomin Agirre ikastola zaharrean trebatuko dauz. Obrak erritmo onean doaz aurrera.

Lan urtenbidea berme osoagaz, horixe da, hain zuzen be, Ondarroako Arrantza eskolak eskaintzen dauana Lanbide Heziketaren eremuan. Ikasleen ia-ia %100ak lanpostua aurkitzen dau sei hilebete baino lehen. Benetan harrotzekoa. 1949an sortu zan, sasoiko parrokoaren arduraren eraginez, eta denbora guzti horretan Euskadiko zein munduko beste hainbat lekutako ehunka marinel hezi izan dauz Ondarroako eskola historiko honek.   

Comparte