Ondarroako Arrantza Eskolak bat egin dau laneratzeko Gazte On proiektuagaz

Ondarroako Arrantza Eskola Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Gazte On programan sartu da. Ekimen honek 18 eta 23 urte bitarteko gazteei laneratzeko aukera ematen deutse.

Arrantza Eskola prestakuntza espezifikoa ematen ari da ikasleek euren lana egin daien. Holan, enpresan praktikak egin ondoren, parte hartzen daben gazteek, lan bitartekaritzaren bidez, enpresa horretan bertan lan egin ahal izango dabe.

Gainera, Gazte On proiektuak gazte horiei laguntza sozial eta integrala emotea be badakar, euren bizitzaren dimentsio guztietan: emozionala, osasuna, etxebizitza, ekonomia, juridikoa, administratiboa, harremanak, etab. Holan, euren egunerokotasuna hobetzea eta euren bizitzarako beharrezkoak diran trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea lortu nahi da.

Comparte