Ondarroak punta-puntako urpekari profesionalen eskola zabaldu dau Estatuan bere instalazio eta ikastaroengaitik

Ondarroako Antiguako Ama Itsas-Arrantza Eskolak urpekari profesionalen eskola bat jarriko du martxan urtarriletik aurrera. Eskola hori puntakoa izango da bere instalazioengaitik, “Estatuko konpletoenak” eta bere ikastaro teoriko eta praktikoengaitik, izan ere, “Estatuko erreferente” bihurtuko dutelako.

Ondarroako portuan eraikitako pabilioi batean kokatuta, urpekari profesinonalak prestatzeko eskola barriak hiru titulazio eskainiko dauz nagusiki: itsas baliabideen biltzailea (15 metroko sakonera), sakonera txikikoa (30 metroko sakonera) eta sakonera ertainekoa edo bigarren mailakoa (60 metroko sakonera). Horreek guztiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria Sailaren ziurtagiriak izango dira, erakunde horren menpe baitaude hainbat sektoretan gero eta gehiago eskatzen diran titulazio horreek.

Holan, urpekari-eskolak prestakuntza eskainiko deutse urpean lan egin behar daben profesinonalei, halan zelan suhiltzaileei edo poliziei, segurtasun-kidegoei eta erreskate-langileei, urpeko lanetan espezializautako soldatzaileei edo igeltseruei, bai eta ur azpian lan egiten daben arkeologo edo biologoei be, gaur egun akreditazio hori behar badabe.

Horregaz guztiagaz, Ondarroako Arrantza Eskola, Bilboko Gotzaindegiko eleizbarrutiko ikastetxeen EBI sarean sartuta, Euskadiko lanbide heziketako ikastetxe osoena da, itsas lanbideetan espezializatua.