Antiguako Ama Arrantza Eskolaren esperientziak (Ondarroako eskolan milaka marinel prestatu dira) haren heziketa izaera sendotu dau. Ondarroak arrain lonja barria inauguratu dau, eta Euskadiko porturik garrantzitsuena eta Kantauri itsasoko ertzeko garranzitsuenetako bat bilakatu da. Eta, horregaz batera, bizkaiko Arrantza Eskola beharrezko titulazioetarako sarbidea emoten daben formakuntza graduetan ikasteko erreferrentzia bezala kokatzen da.
Lan-urtenbidea berme osoagaz, horixe da, hain zuzen be, Ondarroako Arrantza eskolak eskaintzen dauana, lanbide heziketaren eremuan. Ikasleen ia-ia %100ak lanpostua aurkitzen dau sei hilebete baino lehen. Benetan harrotzekoa 1949an, sasoiko parrokoaren arduraren eraginez, sortu zan eta denporaldi honetan Euskadiko zein munduko beste hainbat lekutako ehunka marinel hezi izan dauan Ondarruko eskola historiko honentzat.