On Diego Berguices, Otxarkoagako ikastegiaren sortzailea, Bilbako kale izendegian

Gaur goizean inaugurau dau alkateak, gotzainagaz eta On Diego Berguicesen lobeagaz Otxarkoagako parrokoaren izena daroan plazatxoa. Auzoan bertan izan da ekitaldia eta udaleko zinegotzi batzuk eta eskolako irakasle eta ikasleak ez eze, auzotar ugari be hurreratu da tokira. 

Diego Berguices izena Bilboko kale-izendegian sartzea auzotarrek egindako eskaera baten ondorioa da. Abade honek auzoan 3 hamarkada baino gehiagotan komunidadearen eta hezkuntzaren arloetan egindako lana “gomutau, omendu eta eskertzeko”, alkateak adierazo dauan modura.

Juan María Aburto alkateak azpimarratu dau garrantzitsua dala “Bilbok honako pertsona eredugarriak gogoan hartzea”. Azken baten, On Diego, “gizartearen aldeko konpromisoaren” eredu diralako. .

Gotzainaren adierazpenak

Bilboko gotzainak balioan ipini dau “abade berezi eta karisma handia” eukan honen izatea. Auzoaren alde lan oparoa egindako izan zala esan dau eta horregaitik maite ebela horrenbeste.

On Joseba Segurak urte bi egin ebazan abade modura Otxarkoagan eta bertan ikusi eban zerenbestekoa zan On Diegoren egina. “Familia askori lagundu eutsan ez bakarrik eskolatik, baita beste esparru batzuetan be”

Gotzainak, komunikabideek egindako galderei erantzunez, adierazo dau orduko denporetan Eleizatik hainbat ekimen sozial bultzatzen zirala “baina gaur egun hori erakundeen esku dago eta gure zeregina eskua luzatzea da”. 

Beti ateak zabaltzen

On Diegoren lobeak esan dau une “konplikatuak” dirala honeek, bere osabea ez zalako honelako omenaldien lagun. Baina gaurko ekintza xumean aurkitu dabe orekea.

Comparte