Santa Ageda bezpera, Euskal Herri osoan bezala, data finkoa da EBI sareko eskola egutegian. Tradizioa, euskal kultura eta alkartasuna jardunaldi honen parte dira.
Horregaitik, ikastetxe eta ikastoletako ikasleak eta irakasleak gogotsu inplikatzen dira. Egunak daroez Cataniako santaren koplak entseatzen eta, bezpera eguna, makila lurraren kontra jotzeko unea da. Ikastetxe bakoitzak bere koplekaz, baina guztiek xede beragaz: gure kulturaren parte dan tradizio bategaz jarraitzea.
Baina alkartasun faktorea ahaztu gabe. Santa Ageda abestera kaleetara urtetea alkartasun kausetarako fondoak biltzea da, egoitzetako adinduei babesa adieraztea da, auzoak animatzea…
EBI-Elizbarrutiko Ikastetxeak- sareko ikastetxe eta ikastolek lan bikaina egin dabe. Zorionak!
Iparragirre Ikastola
María Bitarteko Ikastetxea (Elorrio)
San Felix Ikastola (Ortuella)
Begoñazpi Ikastola (Bilbao)
San Fidel Ikastola (Gernika)
Artxandape Ikastola (Bilbao)
Patronato Santa Eulia (Santurtzi)