Muskizko San Juan Ikastetxea, STEAM % 100

STEAM Euskadi ekimenak Muskizko San Juan Ikastetxea aitortu dau STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) % 100 ikastetxe bezala.

Aintzatespenak ekimen barritzaileenak aitortzen dauz gazteei (batez be emakumeei) zuzendutako prestakuntza zientifiko eta teknologikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, Innobasque Barrikuntzaren Euskal Agentziagaz alkarlanean, sari honeek deitzen dauz STEAM Hezkuntza sustatzeko.

STEAM Hezkuntzak diziplina honeek txertatzen dauz ikasleek haien prestakuntza zientzian eta teknologian hobetu daien, euren ingurunearen eraldaketan parte hartzeko gai izan daitezan eta honek plantzeatzen dauazan erronkei erantzuteko.


STEAM Euskadi Sariak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dauan STEAM Euskadi estrategiaren parte dira.

Comparte