Maria Bitartekok naturara atara dauz gelak, askotariko adimenak bultzatzeko

Elorrioko Maria Bitarteko Ikastetxeak “Ametsen Herria” hezkuntza proiektua jarriko dau abian datorren ikasturtean, Haur Hezkuntzako umeek ikasgela tradizionaletatik kanpo ikasteko aukera izan daien. Horretarako, zentroak herrixka bat sortu dau, hainbat elementuz osatua (etxetxoak, rokodromoa, batzar-lekua…) eta naturaz inguratua.

Ikasleek ingurune natural batean jarraitu ahal izango dabe euren hezkuntza ibilbidea, askotariko adimenak sustatuz. Holan, hezkuntza proiektua elementu natural guztiez baliatuko da (zuhaitzetako adar eta hostoetatik harri edo azaletara) adimen matematikoa, kinestesikoa, espaziala edo emozionala lantzeko.

Honela, Maria Bitartekok hezkuntza tradizionalagaz apurtu dau eta bere inguruneaz baliatzen da bere hezkuntza proiektua ikaskuntza bultzatzen daben baliabide baliotsuez hornitzeko. Gainera, proiektua eraikitzen eta garatzen familiek parte hartu dabe, ikastetxea familien eskutik helduta joaten da egunero. Holan, Elorrioko ikastetxeak etorkizuneko hezkuntzaren euskal legearen oinarrietako bat bultzatzen dau, familiak hezkuntza proiektuetan integratzeko beharra azpimarratzen dauana.

Maria Bitartekoak covid garaian ikusi eban proiektu hau martxan jartzeko aukera, hezkuntza tradizionalari alternatibak bilatzeko beharra baitegoan. Datorren ikasturtean, beraz, txikien potentzial guztia aterako dauan proiektu bati ekingo deutso.

Comparte