Mallorcako Elizbarrutiko Ikastetxeek Bizkaia bisitatu dabe EBIren hezkuntza eredua ezagutzeko

Mallorcako Elizbarrutiko Ikastetxeetako hezkuntza ordezkaritza bat Bizkaian izan da martxoaren 24an eta 25ean, EBI sarearen kudeaketa eta pedagogia ereduei buruzko esperientziak ezagutu eta partekatzeko.

Kudeaketa edo pastoral ereduak partekatzeaz gain, Mallorcako hezkuntza sareak EBI ikastetxe eta ikastola batzuk bisitatu dabez metodologia barritzaileak gertutik ezagutzeko. Besteak beste, Begoñazpi Ikastolan izan dira, eta bertan Bitarteko Ikasketen Programa hezkuntza-eredua ikusi ahal izan dabe.

Markinako Berakruz Ikastolara be hurbildu dira, konfiantzaren pedagogia eta arkitektura pedagogiko barria lantzeko. Gainera, Ondarroako Arrantza Eskola eta Lanbide Heziketako garapen ereduak ezagutu dabeze Somorrostro Heziketa Ikastegian.

Ekimen honen bidez, Mallorcako eta EBI sareko ikastetxeek jakintza-trukea indartu dabe, eta hezkuntza-arloko praktika onak partekatu dabez. Horrek guztiak ikastetxeetan irakaskuntza- eta kudeaketa-ereduak hobetzen laguntzen dau.