Making Cities 2030 Festival jaialdian EBIko bi ikastetxe saritu dabez, zure auzoa edo uria bizitzeko leku hobea bihurtzeagaitik

Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxeak eta Muskizko Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak auzo edo hiri baten garapen iraunkor integralerako proposamenik onena eta auzo edo hiri baten erronka bereizgarri bati emandako erantzuna sariak jaso dabez, hurrenez hurren, Deustuko Unibertsitateko Deusto Cities Katedrak BBVAgaz alkarlanean antolatutako Making Cities 2023 programaren hirugarren edizioan.

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiko ikasleek “Gazteen sozializaziorako hiri-gune jasangarria Muskizen” izeneko proiektua garatu eben, eta La Inmaculada Ikastetxekoek “Barakaldo bat guztiontzat: argiztapen segurua” izeneko proiektua aurkeztu eben.

DBH 3. eta 4. mailako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko 1. mailako 500 bat ikaslek parte hartu dabe deialdi honetan. Deialdi honen helburu nagusia da euren auzo, udalerri edo hiriko erronka eta arazo nagusiak identifikatzea, bai eta alternatibak eta konponbideak biltzen dauazan proposamen bat egitea be, 2030 Agendaren, Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) eta Hiri Agenda Berriaren arabera. Edizio honetan 50 proiektuk hartu eben parte, eta horietatik 25 azken fasera iritsi ziran.

Comparte