Irakurketa hezkuntzaren motorra, oinarria da. Eta ikasleen artean sustatzea, eguneroko zeregina. EBIn topera ahalegintzen gara irakurketaren gozamenak oihartzuna izan dezan ikasleen artean.
Adibide batzuk:
IPARRAGIRRE IKASTOLA
Iparragirren aste osoan Irakurketa Astea egiten dogu, ekintza ezbardinak planteatuz:
- Familiak irakurtzen etortzen dira egunero.
- Alhondigako ludotekara joaten gara.
- Ikasleak etxetik ekarritako liburuak, egunero 2 ikaslek eroaten dabe etxera, familiakin batera irakurtzeko eta hurrengo egunean bueltan ikastolara.
- Ikastolako liburutegia disfrutatzen dabe.
SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA
Irakurketa eguneroko ohitura da, txikienekin hasten dena.
PATRONATO IKASTETXEA
Santurtziko patroia dan San Jorge eguna ospatzen dugu: ikastetxeko ikasle zaharrenak Lh2-ko haurrekin elkartu dira elkarrekin irakurtzeko.
ARTXANDAPE IKASTOLA
Liburuaren egunagatik LH1. eta 2.maiilako ikasleei “Irakurlea naiz” esaten duen pin bat oparitu diegu. Ikasturtean zehar irakurketan egindako ahaleginagaitik eta irakurketa sustatzeko
LH 3-4n “marcapaginas” batzuk egin dituzte. Baita liburu kuttunenak irakurri ere.
OTXARKOAGA IKASTETXEA
Otxarkoaga Ikastetxean irakurketa txoko polit bat sortu dute, arrosa mitikoa sortzeko papiroflexia modu ezberdinak modu praktikoan lantzeaz gain.
BEGOÑAZPI IKASTOLA
Begoñazpi Ikastolan azoka berezi bategaz ospatu dogu Liburuaren Munduko Eguna. Irakurketarekiko interesa pizteko liburu-trukea jarri dogu abian. Holan, ikasle bakoitzak bere gustoko liburua ekarri dau ikaskideekaz partekatzeko. Ez daigun ahaztu irakurketa funtsezkoa dala eta eguneroko ohitura izan behar dauala.