Ikerketa, zientzia, robotika, teknologia, pentsamendu kritikoa… First Lego League hezkuntza-aukera bat da, eta EBI-n guztiz baliatu dogu. Lehen Hezkuntzako ikasleek lanari ekin deutsie. Begira:
BEGOÑAZPI IKASTOLA
▶🤸♀ Aurten kirola helburu dabelarik, LH 3. mailako ikasleek lan bikaina egin dabe #FirstLegoLeague lehiaketan. Hainbat teknologiaren bidez, kirola praktikatzeko ekologia-parkea, edota kirola egiteko robot-sistemak sortu dabez. Zorionak! #RePlay #FLLChallenge
SAN FIDEL IKASTOLA
🟠🏅 #Programazioa, #robotika, legozko piezekin esperimentatzea, talde-lana… LH 4. mailako ikasleek #FLLExplore -n aurkeztu dituzte beraien diseinuak. Aurten, #ohitura #osasungarriak izan dira ardatz nagusia, eta ikasleek modu berritzailean eman diete bizia beraien ideiei.
ARTXANDAPE IKASTOLA
🏅💻👏 LH 4. mailako gure ikasleek FLL Exploreko lanak aurkeztu dituzte. Lan bikaina egin dute ohitura osasungarriak sustatzeko eta primeran islatu dute Legozko maketetan. Zalantzarik gabe, oso #ekintza #erakargarria ikasleentzat.