Lanean jarraitzera animatzen gaituen literatura sariak, barrikuntzakoak, ingurumenekoak…

EBIko ikasleek eta EBI ikastetxe eta ikastolek ikasturtean zehar lortzen dabezan sari ugariak aitopena dira hezkuntza arloan egindako lan jarraituari, baina baita bultzada lan honi be, motibazio aparta bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, etengabeko hobekuntzari begira.

ARTXANDAPE IKASTOLA

Eider Luciano Goitia ikaslea saritu dute Fair Saturday Foundationek antolatutako #PentsatzekoIpuinak lehiaketan. Parte-hartzaileek adimen artifizialaren inguruko ipuin bat egin behar izan dute. Gainera, beraiek aukeratutako proiektu sozial bati #ekarpena egiteko aukera izan dute; Eiderrek La Cuadri del Hospiri dohaintza egitea erabaki du.
Ekimen bikaina!

Literatur sari barria, oraingoan Artxandape Ikastolako ikasleentzat. Bilboko Udaleko Mikoleta Saria, euskeraz. Bilboko Udaleko Literatur Lehiaketako 14 sarituetatik hiru Artxandapeko ikasleak dira. Zorionak!!!

CENTRO DE FORMACIÓN SOMORROTRO

ES DE LIBRO lehiaketan “Problems al Pil Pil” taldearentzako aintzatespen berezia

Kristina Izaguirre Ramosek, Jon Hoyas Gilabertek eta Celia Rodríguez Abascalek (ESO-4ºB) osatutako “Problems al pil pil” taldeak aipamen berezia jaso du ES DE LIBRO lehiaketaren 18. edizioan. Lehiaketa CEDROk antolatu du, Espainiako egile eta editoreen egile eta jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzen dituen elkarteak.

Lehiaketako epaimahaiak aho batez erabaki du “La acuicultura: Un reto de sostenibilidad” izeneko lanaren kalitate bikaina aitortzea. Bere planteamenduetan eta gauzatzean originaltasuna, jabetza intelektualaren eskubideekiko errespetua eta egileek egindako ikerketa-ahalegina goraipatu dituzte.

MUSKIZKO INGURUMEN ARGAZKILARITZA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Gaur, Muskizko Udalak bultzatutako ingurumeneko argazki-lehiaketaren sari-banaketa egin da. Lehiaketaren gaia 11. GJHa zen: “Hiri eta komunitate jasangarriak”. Lehiaketan herriko ikastetxe guztiek parte hartzen genuen eta bi kategoriatan izan ditugu irabazleak: Iñigo Duok DBH kategoriako argazki irabazlea egin du eta Mikel Santamariak Batxilergoan. Bizikleta bat eta argazki kamera bat irabazi dituzte.

SAN VIATOR

San Viatorreko Haur Hezkuntzako goi-mailako ikasle talde batek garatutako Akelarre negozio-ideiak saria lortu du DEMAk antolatutako Enpresari lehiaketan.

Estatu mailako irakasle-saria Zereginen Ikaskuntzako Ataleko ikasle eta irakasleentzat. Lehiaketaren helburua desgaitasunen bat duten pertsonen egungo beharrak adieraziko dituzten hitz berriak sortzea da.

SAN JUAN IKASTETXEA ETA BEGOÑAZPI IKASTOLA

Literatur sariak, oraingoan, San Juan Ikastetxeko eta Begoñazpi Ikastolako ikasleentzat, Bizkaidatz Txikia saria irabazi baitabe. Aitorpen honeek laguntzen deuskue gure neska-mutilak ahalik eta hoberen prestatzen. Aurrera!

IPARRAGIRRE IKASTOLA

Zorionak Iparragirre Ikastolako txikiei. Autismo Euskadi saria irabazi dabe bideo bategaz, non gaixotasuna ikusarazten daben eta laguntasunaren, kidetasunaren eta aukera berdintasunaren garrantzia islatzen daben.

SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA

LH6.mailako Malen Muniozguren sailkatua izan da eurobasque erakundeak (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua) antolatutako primus Europari buruzko marrazki lehiaketan. Zorionak Malen!!!
La alumna Malen Muniozguren ha sido clasificada por su dibujo sobre Europa. LH6

Gure DBH 4.mailakoek irabazi dute Elantxoben ospatu den Urdaibaiko eskolarteko ibilgailuen duatloia, beraien aurkezpena eta ibilgailu hibridoaren diseinua hoberena izan da. ZORIONAK!!!

ZULAIBAR

Zorionak, Haizea! Haizea Dorronsoro Zulaibarko ikasleak Erasmus+ argazki lehiaketaren saria jaso du HETELen egoitzan. Esperientzia ahaztezina bizi izan du Palermoko egonaldian, erreferentzia bikaina etorkizuneko Erasmuseko bekadunentzat.

BERAKRUZ IKASTOLA

Bi hauek izan dira Binkeko argazki sarituak. Zorionak Jon Martinez de Luco eta Ander Franco!

Zorionak!

Comparte