Lanbide Heziketako ikasleen %72,5ek lana aurkitu eben iaz ikasketak amaitu ondoren, aurreko ikasturtean baino sei puntu gehiago. Holan islatu dau HETEL Abantean Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen Elkartearen enplegagarritasun informeak. Julen Elgeta HETEL-eko presidenteak “datu bikainak” dirala nabarmendu dau.
Dokumentuaren arabera, “zenbat eta kualifikazio handiagoa, orduan eta laneratze-tasa handiagoa” Goi mailako graduek eskaintzen baitute enplegagarritasun handiena, % 75,7. Halaber, oso maskulinizatuta dagoen prestakuntza-aukera da, ziklo guztietan (Oinarrizko LH, Erdi-mailakoa eta Goi-mailakoa) emakumeen batez bestekoa % 28 da, nahiz eta emakumeek %77,9ko laneratzea izan. Datuetan oinarriturik, HETEL-ek “dei” egin du emakumeek teknologiatik hurbilago dauden lanbide familien aldeko apustua egiteko.
Oso balantze positiboa eta pizgarri bikaina gure EBI LH ikastegientzat:
Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia
Centro de Formación Somorrostro
Centro San Viator
Otxarkoaga Ikasgunea
Ondarroako Arrantza Eskola