Lanbide Heziketako EBI ikastegiek hezkuntza eskaintza handitu dabe

EBI sareak bere hezkuntza eskaintza handitzen jarraitzen dau. Datorren ikasturtean, Lanbide Heziketako EBI ikastegiek –Somorrostro Prestakuntza Ikastegia, San Viator Ikastegia, , Zulaibar Arratiako Lanbide Heziketako Ikastegia, Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegia eta Ondarroako Arrantza Eskola- dozena erdi hezkuntza ziklo barri eskainiko dabez.

Holan, Zulaibar Ikastegiak goi mailako lau ziklo, erdi mailako hiru eta oinarrizko lanbide heziketako bi dauz dagoeneko, eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako zikloa eskainiko dau datorren ikasturtean.

Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiak 13 ziklo dauz (1 goi mailakoa, 5 erdi mailakoa eta 7 Oinarrizko Lanbide Heziketakoa) eta hiru urteko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo barri bat garatzen ari da, ikasleei aukera barriak ematen deutsiena.

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak bi ziklo barri gehituko dauz bere hezkuntza eskaintzari. Kimika eta Ingurumen Osasuneko goi mailako gradua, ingurumen kudeaketako sistemak eta osasun publiko eta komunitarioa garatzera bideratua, eta Mantentze Industrialaren Digitalizazioko espezializazio zikloa, Euskadin lehen aldiz eskaintzen dana.

San Viator ikastegiak, bestalde, Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta Emateko Teknikaria erdi mailakoa, Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuen goi mailakoa eta auto hibrido eta elektrikoen mantentze espezializazio zikloa jarriko dauz abian datorren ikasturtean. Guztira, Lanbide Heziketako 14 ziklo.

Guzti horri gehitu behar jako ‘Antiguako Ama’ Ondarroako Arrantza eskolak eskaintzen dauazan erdi mailako bi zikloak eta goi mailako bi zikloak, datorren ikasturtean Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako erdi mailako zikloa barne hartuko dau.

Hezkuntza eskaintza bikaina, laneratze tasa handi bategaz. Bataz beste, zikloek aukera ematen dabe ikasleen % 87k lana aurkitzeko ikasketak amaitu eta aste gutxira.

Comparte