EBI sareak bere hezkuntza eskaintza handitzen jarraitzen dau. Datorren ikasturtean, Lanbide Heziketako EBI ikastegiek –Somorrostro Prestakuntza Ikastegia, San Viator Ikastegia, , Zulaibar Arratiako Lanbide Heziketako Ikastegia, Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegia eta Ondarroako Arrantza Eskola- dozena erdi hezkuntza ziklo barri eskainiko dabez.
Holan, Zulaibar Ikastegiak goi mailako bost ziklo, erdi mailako hiru eta oinarrizko lanbide heziketako bi dauz dagoeneko, gradu barri bat izango dau: Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria.eskainiko dau datorren ikasturtean.
Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiak 13 ziklo dauz (1 goi mailakoa, 5 erdi mailakoa eta 7 Oinarrizko Lanbide Heziketakoa) eta hiru urteko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo barri bat garatzen ari da, ikasleei aukera barriak ematen deutsiena.
Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak bi ziklo barri gehituko dauz bere hezkuntza eskaintzari. Adimen Artifizialeko eta Big Datako espezializazio-ikastaro bat, eta Mantentze Elektronikoko goi-mailako prestakuntza-ziklo bat..
San Viator ikastegiak, bestalde, Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko Goi Mailako Gradua eta Mantentze Elektronikoko Goi Mailako Gradua jarriko ditu abian datorren ikasturtean. Guztira, Lanbide Heziketako 16 ziklo.
Guzti horri gehitu behar jako ‘Antiguako Ama’ Ondarroako Arrantza eskolak eskaintzen dauazan erdi mailako bi zikloak eta goi mailako bi zikloak, datorren ikasturtean Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako erdi mailako zikloa barne hartuko dau.
Hezkuntza eskaintza bikaina, laneratze tasa handi bategaz. Bataz beste, zikloek aukera ematen dabe ikasleen % 87k lana aurkitzeko ikasketak amaitu eta aste gutxira.