Lanbide Heziketako EBI ikastetxeak erreferenteak dira. El Correok hitz egin dau Lanbide Heziketari eta lan-merkatuari buruz Somorrostro Prestakuntza Ikastegiagaz eta Otxarkoaga Prestakuntza Ikastetxeagaz, besteak beste. Irakurtzea merezi dauan erreportaje bikaina.
Lanbide Heziketa protagonismo handia hartzen ari da azken urteotan hezkuntza sisteman. Izan be, Euskal Autonomia Erkidegoan gero eta gazte gehiagok, eta ez hain gaztek, egiten dabe Lanbide Heziketaren aldeko apustua. Arrazoiak ugariak eta sendoak dira, haien prestigioak gora egiten jarraitzen baitau matrikulazioen erritmo berean: 49.000 ikasle aurten, iaz baino % 9 gehiago.
Horren guztiaren atzean, LHrako hezkuntza sistema barritu bat nabarmentzen da, dirala urte batzuetakoaren oso bestelako ikaskuntzaren alde egiten dauana.
Erronketan oinarritutako hezkuntza – ETHAZI-; horren bidez, ikastetxeek lehentasuna emoten deutsie ikasleen ikaskuntza praktikoari; enpresa-munduarekiko hurbiltasuna, prestakuntza enpresen egungo premietara egokitzeko aukera ematen dauana; prestakuntza-ibilbideak, ikasleek hala nahi badabe unibertsitatera iristeko aukera ematen dabenak, eta, aldi berean, ezagutzak eguneratu nahi dabezan langileei sarbidea ematen deutsienak; enpresetan praktikak egitea – modalitate dualaren kasuan ordainduak –, ikasketak amaitzean integratuko diran lan-errealitatea ezagutzeko; eta, gainera, laneratze-indizeak, ikasketak amaitu ondoren, kalitatezko enplegua bermatzen dabenak.
https://www.elcorreo.com/content-local/coloquio-fp-el-camino-mas-directo-al-mercado-laboral/