Lanbide Heziketa eta Batxilergoa, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeen kalitatezko eredua Derrigorrezko Hezkuntzaren ostean

Derrigorrezko Hezkuntzan ez dira ikasleak prestatzen lanaren eremuko etorkizunari berme guztiekin aurre egin diezaioten. Derrigorrezkoaren osteko hezkuntzarekin –Batxilergoa edo LH-, ikasleek aurreko urteetan jadetsitako ezagutzak finkatzen dituzte eta beraien hezkuntza lehentasunak bideratzen, ondoren beraien etorkizun profesionala eratuko duten heziketa-graduei ekiteko. Ikasleak aldi honetan jasotzen du behin betiko hezkuntza.  

Batxilergoko lerroetan eta Lanbide Heziketako graduetan (lehen lanera iristeko biderik azkar eta seguruena) zehazten den goi-mailako hezkuntzara igarotze hau Elizbarrutiko Ikastetxeen beren-beregi gauzatzen dute. Delako ikastetxe hauek, hainbat hezkuntza-alditan garatzen den berariazko eredu pedagogikoa dute ikasle bakoitzaren onena ateratzeko xedearekin.

Horrela, elizbarrutiko hezkuntza-sareko bost ikastetxek –Bilboko Begoñazpi ikastola, Gernikako San Fidel Ikastola, Sodupeko Avellaneda ikastetxea, Sopuertako San Viator ikastetxea eta Somorrostro ikastegia- Batxilergoa bi lerrotan ematen dute: Zientziak (teknologia aukera eta biologia-osasun aukera) eta Humanitateak eta Gizarte Zientziak (humanitateak aukera eta gizarte zientziak aukera).

Elizbarrutiko Ikastetxeetan  Batxilergorako garatzen den eredua ikasleei zuzendutako banan-banako arretan oinarritzen da, hezkuntza aldi honetako eskakizunak kontuan harturik eta osoko hezkuntzaren barruan. Ikasleekiko hurkotasuna, arreta, beraien heziketa osatuko duten egitasmoen garapena, osoko metodologiaren atalak dira, guztiak ere baliagarriak ikasleak etorkizunari berme osoaz heldu diezaion.

Lanbide Heziketari dagokionez, Elizbarrutiko hainbat ikastetxetan eskaintzen da eredu osoa: gradu ertaineko eta goi-graduko zikloak eta oinarrizko LH, Muskizeko Somorrostro ikastegian, Otxarkoaga ikastegian, Zeanuriko Zulaibar lanbide ikastegian, Sopuertako San Viator ikastetxean eta Ondarroako Antiguako Ama arrantza eskolan.

LH, gaur egun lanaren merkatuan arrakasta handia duen aukera, guztiz finkatua dago eta 150 titulaziotik gora eskaintzen ditu Euskadin. Delako prestakuntza hau eskaintzen duten Elizbarrutiko Ikastetxeek eredurik aurreratuenak dituzte, ikasleei enpresaren munduan txertatzea ahalbideratzeari begira. Horren adierazle da ikasleei beraien ikasketak egiten dituzten bitartean lekuko zein nazioarteko enpresetan lan egiteko aukera ematen dien heziketa dualaren kasua.

LHren irakaskuntzek, gradu ertaineko nahiz goi-gradukoek, aukera erakargarri, eskuragarri eta kalitate handikoek, heziketa berritzaile eta malgua eskainiko diete ikasleei. Prestakuntza hori gizarte eta enpresa eremutik gertu izaten da, askotariko egiteko eta lanpostuetara egokitzeko aukera ematen die eta, bukatzean, jasotako prestakuntzaren arabera lanean egokitasunez txertatzeko aukera izaten dute. Horregatik, LH da biderik arin eta seguruena lehen lana jadesterakoan.

Comparte