Lanbide Heziketa, erantzun bikaina enplegagarritasunerako 

Lanbide Heziketa lan erantzun bikaina da EBI Elizbarrutiak Ikastetxeak sareko LH ikastegietan. Horixe ondorioztatzen da zikloen laneratze datuetatik. Bataz-beste, sareko bost ikastegietako Oinarrizko LHko, Erdi Mailako eta Goi Mailako 68 zikloetako ikasleen %87-k lana aurkitzen dau ikasketak amaitu eta hilabete batzuetara.

Gainera, askotan, ikasleek Lanbide Heziketa Dualean parte hartzeko aukera dabe. Bertan, praktikak egiteko eta ikasten daben bitartean enpresa munduagaz harreman zuzena eukitzeko aukera dabe.

Euskadin, oro har, LHko ikasleen %75 inguruk lana aurkitzen dabe ikasketak amaitu eta gero. Gaur egun, beraz, Lanbide Heziketa baliabide bikaina da enplegagarritasunerako.

Comparte
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp