Lácteos de Karrantza – grupo TGT San Viator Ikastetxearen Enkarterri Hoberantz saria jaso dau

Lácteos de Karrantza – grupo TGT empresa Enkarterri Hoberantz sariagaz aitortua izan da. Saria, Sopuertako San Viator Ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dabe eta Bizkaiko Foru Aldundia, Enkartur, SPRI, ADR,  Enkarterrialde eta Enkarterri Group dira kolaboratzaile nagusiak.

Aintzatespen honek Enkarterriren alde indarrak batu nahi dau eta enpresek eskualdearen garapenean egindako lan garrantzitsua aitortzen dau. Enplegua sortzen egindako ahalegina, kalitatearen aldeko apustua, barrikuntza teknologikoa eta etengabeko heziketaren aldeko konpromisoa saritzen dauz, besteak beste.

Saria, aldi berean, San Viator Ikastegiaren eta EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak taldearen hezkuntza proiektuaren parte da. Ikastetxeak, pedagogia eskaintzaren bitartez, bere ekarpena egiten dau eskualdearen eraldaketa sozial, ekonomiko eta enpresarialerako, bere helburu nagusietako bat.

Galdamesen dagoan Loizaga Dorrean izan dan ekitaldian parte hartu dabe Ekonomia Sustatzeko foru diputatua dan Ainara Basurko, Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatua dan Teresa Laespada eta Bilboko Gotzaina dan Joseba Segura, besteak beste. Segurak, hain zuzen be, EBI ikastetxeetako lurraldeko sustapen giztarte eta ekonomiarako lana azpimarratu dau.

Comparte