Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxeko bost irakaslek lortu dabe Snoezelen ikuspegi-trebakuntza. Esparru pedagogiko honek txikienen estimulazio multisentsoriala bilatzen dau, eta esperimentatzera, sortzera eta imajinatzera eramaten dauz, haien pentsamendua eta hezkuntza aberasteko.
EBI sareko ikastetxeak eredu pedagokikoa ezarri dau ikaskuntza bultzatzeko adin erabakigarri batean, non umeak inguruan daben mundua antzematen hasten diran, eta, gainera, behar bereziak daben umeei laguntzeko.
Barakaldoko ikastetxeak berehala Snoezelen gelaren ateak irekitu dauz. Holan, Snoezelen ikuspegia EBI sarean zabaldu da. Iparragirre Ikastolak, San Felix Ikastolak, Elorrioko Maria Bitarteko Ikastetxeak eta, orain, La Inmaculada Ikastetxeak badabe metodologia hori, umeen ongizatea eta zentzumen-estimulazioa bultzatzen dauana.