Ondarroako “Antiguako Ama” Arrantza Eskolak zuzendari barriagaz hasi dau ikasturtea. Bittor San Millan Intxaustik Mikel Santiso ordezkatu dau karguan, uztailara arte eskolaren zuzendaria izan da Santiso. Elizbarrutiko eskolaren zuzendaritzan 12 urte egon ondoren aurretiko erretiroa hartu dau Santisok. Ondarroako eskolak instalazioak estreinatuko dauz aurton.
Duela urtebetetik, San Millán Arrantza Eskolarekin lotuta dago, Itsas Arrantzako Eskolagaz. Aurreko ikasturtean instalazioak lekuz aldatzearen ondoriozko erantzukizunak hartu ebazan bere gain, bai eta kanpo-harremanak ere, eta, aurreko zuzendariaren laguntzagaz, bere gain hartu dauz hemendik aurrera zuzendari bezala beteko dauazan zereginetako batzuk.
Antiguako Ama Arrantza Eskolako zuzendari barria Marina Zibilean lizentziaduna da (Atal Nautikoa), Bilboko Marina Zibileko Goi Eskolan. Bere gradu amaierako proiektua 30 metroko belaontzi baten diseinuan eta kalkuluan oinarritu zan eta Bizkaiko Merkataritzako Marinako Kapitainen Elkargoaren sari berezia lortu eban.
INFO GEHIAGO: https://bizkeliza.org/noticia/nueva-ubicacion-y-nuevo-director-en-la-escuela-nautico-pesquera-antiguako-ama-de-ondarroa/