Hezkuntza sailburuak Patronato Santa Eulalia ikastetxearen proiektu barria bisitatu dau, Hijas de la Cruzegaz bateratuko dana

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkaritza batek, Jokin Bildarratz sailburua buru izan dauana, Patronato Santa Eulalia Ikastetxearen proiektu barria bisitatu dau bariku honetan, urtarrilaren 20an. Proiektu hau, datorren ikasturtetik aurrera, Hijas de la Cruz ikastetxeagaz bateratuko da, Santurtziko hezkuntza proiektu indartsuenetako bat osatzeko.

Holan dalan, Patronato Santa Eulalia EBI ikastetxeak, Santurtziko zaharrenak, bere instalazioak eraberritu dauz ikasle barriak hartzeko. Guztira, 600 ikasle baino gehiago hartuko dauz. Izan be, ikastetxe bietako taldeek hilabeteak daroez bateratze prozesuan lanean hezkuntza proiektu osoa eta barritzailea eskaintzeko, diseinatuta dago ikasleek berme guztiekaz aurre egin daien etorkizunari.

Sailburuak, Xabier Aizpurua Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeagazeta Aintzane Urkijo Santurtziko alkateagaz batera, besteak beste, instalazio barriak ezagutu dauz eta andereñoak, maisuak eta Patronato Santa Eulaliako neska-mutil asko ezagutu dauz. Holan, Hezkuntza Taldeak babesa eman deutso proiektu honi, Santurtziko etorkizunaren aldeko apustua baita.

Comparte