‘Jazotakoa Jaso’ bideoklipen lehiaketako sari-banaketa

Datorren barikuz, martxoak 31, ‘Jazotakoa jaso’ bideoklipen lehiaketako sariak banatuko dira Somorrostro ikastegian.

Musika, dantza eta jai erlijiosoak izan dira aurtengo bideoklipen gaiaren oinarria. Ana Berrizbeitiak (Heziketa saila), Santiago Larrañagak (BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria) eta Igone Exebarriak (Labayru Fundazinoko zuzendaria) osatutako epaimahaiak bideoklip onenari emon deutsan saria Santurtziko Patronato Santa Eulalia Ikastetxearentzat izan da. Kultur Erakundeen Mahaiaren ordezkari dan epaimahaiaren ustez, “bideoklip didaktikoa da eta, aldi berean, oso ondo landuta dago”. 

Sari guztiak:

SARIA MAILA BAKOTXEKO ONENARI


HH: Kandelario eta San Blas (BeraKruz Ikastola)
Kandelario eta San Blas egunetako ohiturak adierazten dira, garrantzia
emonaz transmisinoari. Persona helduak, gazteak eta umeak ageri dira,
belaunaldiz belaunaldi ohiturak barritzen.

LH: Pedro Llanoren historia-Arrantzaleen kondaira (San Juan
Ikastetxea)
Bideoa ipuin antzera eginda dago, marrazkiak eta testuak erabilita.
Baliabide ezbardinak ageri dira, ikasleak eurak izan barik protagonista.
Istorioa herriari oso lotuta dago.


DBH: Parrandan be kantetan (Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea)
Herriko jaietan egiten dan moduan, kantua da nagusi bideo honetan.
Gure artean ohikoa da kantuan jardutea hainbat egoeratan, eta kasu
honetan parrandara lotuta aurkeztu jaku. Herri-kantuak aukeratu dabez
horretarako, ganera.

Gela egonkorra: Otxarkoagako bidean (Otxarkoaga Ikastetxea)
Santiago bideari jarraituta Otxarkoagara heldu dira erromesak. Bilboko
hainbat leku esanguratsu erakusteaz gainera, musikak indar handia hartu
dau bideoan, bai soinuaren aldetik, bai musikari taldearen bitartez, hori
be gure ondarea da eta.

Batxillergoa: San Juan jaia: erlijioaren ekarpen kulturalaren sua
piztuz (Somorrostroko Irakasgunea)
San Joan egunaren inguruko errituak azaldu eta ostean, galdera bat ixten
dabe ikasleek, tradiziootan erlijinoak eduki dauen eta aurrerantzean
izango dauen eraginaz.

SARIA JAKINTZA-ALORRARTEKO ONENARI
Herri txiki abeslari handi
(San Felix Ikastetxea)


Galdera-erantzunen bitartez, herriko hainbat jakingarri emon dabez
ikasleek. Lehiaketa bat emoten dau alde batetik, edo eskola bat be izan
daiteke formatu aldetik. Kontua da herriko ohituren barri zabaltzea.


SARIA POPULARRENARI
Neska zaharrak (Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea)

SARIA AURKEZTUTAKO BIDEO GUZTIEN ARTEKO ONENARI
Gure Mentxu!
(Patronato Santa Eulalia)
Bideo honetan herriari oso-oso lotuta dagoan gai bat jorratu dabe.
Horrez ganera, hainbat baliabide erabili dabez ikusentzunezkoa osotzeko.
Gidoia landua da, irudi mota ezbardinak agertzen dira. Ondorioz, bideoa
didaktikoa izateaz ganera, ikusteko oso atsegina da.

SARIA EUSKERAREN ERABILERA ONENARI
Goizaldeko kantuak
(San Fidel Ikastola)
Gernikan Gabon aurrean egiten diran Marijesiak herrian oso errotuta
dagoz, eta halan erakutsi dira bideoan be. Adin guztietako jentea, andrak
eta gizonak atera dabez, eta ohituraren barri emon dabe.

Comparte