Jaume Funes psikologo eta hezitzailea Otxarkoaga Prestakuntza Zentroko Hezkuntza Jardunaldietan

Jaume Funes psikologo, hezitzaile eta kazetaria, nerabeen gizarte begiradaren inguruan liburu asko idatzi dituena, hizlari nagusia izango da EBI sareko Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak antolatzen dituen Hezkuntza Jardunaldietan.

VI Hezkuntza Jardunaldiak azaroaren 4an egingo dira presentzialki (edukiera murriztuarekin) eta online.

Jaume Funesek eskolan eta hainbat administraziotan lan egin du, hezkuntza arretan eta arreta terapeutikoan, baita taldeen laguntzan eta ikuskapen prozesuetan. Nerabeen eta haien gizarte zailtasunetan espezializatua, irakaslea eta ikertzailea izan da hainbat unibertsitatetan.

Comparte