Jakin-mina, sormena eta irudimena suspertzeko ekimenak

Argi eta arte tailerrak edo saio sentsorialak. San Felix Ikastolak abian jarri dauazan ekimen batzuk dira. Sormena, jakin-mina eta irudimena sustatzea dabe helburu.

San Felix Ikastolako txikitxuek, Elena Muñoz-en eskutik, Reggio Emiliaren metodologian oinarritutako tailer batean murgiltzeko aukera izan dute. Haur eskola magiaz bete eta, kolore eta argi desberdinekin mundu berri bat arakatzeko, asmatzeko eta amesteko nahi beste denbora izan dute.
Izugarri polita izan da zuen aurpegiak ikustea.

JAKIN-MINA IKASKUNTZAREN ARDATZ
Panel sentsorialek, modu dibertigarri, praktiko eta interesgarri batean haurren garapen psikomotorrean laguntzen dute. Etorkizunean, egunerokoan erabiliko dituzten objektuak txiki-txikitatik maneiatzeak funtzeskoa dute.

Musika, arte eta adimen emozionala. Horiei esker, ikasleak emozioak sentitzeko eta hauek askatasunez adierazteko gai dira, beldurrik gabe.

Comparte