Jado Ikastetxeak lortu dau Txorierri eskualdeko DEIA LABORAL KUTXA HEMENDIK saria

Zorionak, Jado Ikastetxea! Deiak Laboral Kutxarekin antolatzen duten XVII. Hemendik Txorierri sariek ikastetxea aitortu dabe, erreferentzia baitira Erandion euren hezkuntza ibilbideagaitik, inplikazioagaitik eta barrikuntzagaitik.

Jado Ikastetxeak badau Txorierri eskualdeko DEIA LABORAL KUTXA HEMENDIK saria. Joan dan ikasturtean ikastetxean amaitu eben hogeita hamar bat ikasle ohik jaso eben saria Zamudioko frontoian egindako ekitaldian, urriaren 1ean.

HEMENDIK sariekaz, egunkariak kultura, kirola, ekintzailetza, boluntariotza eta hezkuntza bezalako esparruetan nabarmentzen diran pertsona, erakunde eta elkarteak saritzen dauz.

Hezkuntza arloan, Jado ikastetxearen ibilbidea eta Feel Think Do STEAM proiektua txalotzen dauz. Beraz, lan hori berriro izan da saritua, iragan maiatzean, STEAM Euskadi lehen saria jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) laguntzagaz sustatzen dauana.

Comparte