Jado Ikastetxeak, Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean integratutako zentroak, bere eraikin barriaren lehen harria jartzeko ekitaldi sinbolikoa egin dau zezeilaren 3an. Ekimen horrek bere instalazioen etenbako hobekuntzaren eta hezkuntza barrikuntzaren aldeko apustua indartzen dau.
Ekitaldian hezkuntza-komunitate osoko ordezkariak bildu ziran – Ikasleak, familiak, irakasle-taldea eta erakundeak –, eta keinu sinboliko bat egin eben hezkuntza-etapa desbardinetako ikasleek, ikastetxearen nortasuna adierazten eben objektuak eta mezuak kutxa oroigarri batean utziz.
2026-2027 ikasturtean Tartangako campusean ikasle guztiak bateratzea ahalbidetuko dauan eraikin barriak ikasgela modernoak, erabilera anitzeko aretoak eta kirol-espazio barriak izango dauz. Proiektua zentroa barritzeko planaren barruan kokatzen da. Plan horren bidez, Jado Ikastetxeak berretsi egiten dau kalitatezko hezkuntzarekiko konpromisoa, hurbila eta etorkizuneko erronketara egokitua, EBI sarearen barruan.



