Erandioko Jado Ikastetxeak ‘Brontzezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria lortu dau’. Eusko Jaurlaritzak sustatzen dauan aintzatespen honen bitartez, praktika aurreratuak dabezan eta beren interes taldeen (bezeroen, pertsonen eta gizartearen, besteak beste) asebetetze orekatua bilatzen daben erakundeak saritzen dira. Ikastetxeak abenduaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko dan ekitaldian jasoko du saria.
Metodologiaren eta kudeaketaren barrikuntzan oinarrituta, Jadon etapa barri honetan jarraitzen dauan estrategiaren aintzatespena da Brontzezko A – Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria. Aurten bertan STEAM Euskadi Saria 2023 be jaso dau.