Izan, bizi eta eskertu

Presa eta ziurbakotasun garai batean bizi gara, erritmo frenetikoan bizitzera bultzatzen gaituan denpora zoro batean, non ez dagoen gozatzeko eta egunero jazotzen dana eskertzeko astirik.

Sarritan, errutinak ahaztarazten deusku bizitza opari bat dala, aurkikuntzarako bide bat, eta gure benetako “ni” agaz topo egiten saiatzen garela. Eguneroko gurpiletik jaistera eta nor garen galdetzeko erronka onartzera ausartzen bagara, baliteke nolabaiteko bildurra sortzea. Halan be, lehen iluntasun une baten ondoren, ziur aski, txinparta bat sortuko da, lehen hain garbi ikusten ez genduana ikusteko aukera emongo deuskuna: gauza xumeen edertasuna.

Harritzeko eta esker onez begiratzeko gaitasuna berreskuratzen dogunean, gainazaletik haratago ikusten ikasten dogu. Irribarre bat, konfidentzia bat, kafe partekatu bat… bizitza dirudien baino askoz gehiago dan seinale bihurtzen dira. Gure bizitzaren parte diran pertsonekaz edo bertan egon zirenen oroitzapenekaz egindako tarte batek laguntzen deusku jakiten gu garela garena, hareek guztiek gugan itxi dabenari esker. Ilunabarraren edo itsaso amaigabekoaren koloreek Norbaiten, Jainkoaren, presentzia somatzeko aukera emoten deuskue.

Clara Arza. Iragarki eta Katekesirako Ordezkaritza.